Obra hezetasunak Eraikin berri bat amaitzean, behar ekonomikoiei erantzunez, lokal zein etxebizitza “amaituak” okupatzen hasiko dira. Materialak ez daude lehorturik oraindik eta horrek itxieren konduktibitate termikoa igoarazten du. Ondorioz, geletako aireak hezetasun maila handia matentzen du. Honek beranduago prozesu kaltegarriagoak ekar ditzake, hezetasun hori ez baita azalekoa. Berez, soluzioa, aireztapen gogor bat eta berogailu lehor bat jartzea izango litzateke ondoren udarako eguzkiak lehortze prozesuarekin amaitzeko. Behin lehorturik, ur sarreratik ez dagoenez, arazoa konpondurik egongo litzateke.
Hezetasun hauek oso kaltegarriak dira eraikinarentzako, estrukturaren, materialen, sotoetako pareten eta behe solairuen zahartzea azkartzen baitu eraikinaren egonkortasunean eraginez. Orokorrean lur mailan azaltzen dira eta 0,40m altxa daitezke lurretik, beraz, oso gorarte iritsi daitezke. Soluzio modura, ura estrukturarekin kontaktuan jartzen den puntua aurkitu behar da aurrena. Ondoren, horren araberako interbentzio bat baloratu beharko da. Hodi sare horizontalaren konponketa, ura zimentuetatik urrundu, paretak eta lurrak kanpoaldetik inpermeabilizatu edo hezetasun kontrako hesiak egin. Kasuan kasuko balorazioak egiteko, konfiantzazko profesional baten eskuetan jartzea gomendatuko dizuegu beti. Datorren post-ean filtrazioak eta kondentsazioak aztertuko ditugu.
|
Categorias
Todo
|