Aurreko postean Ura! Obra hezetasunak eta kapilaritatea bi hezetasun mota azaldu genituen. Bertan jaso genuen moduan, orain beste bi hezetasun mota azalduko ditugu. Kasu honetan filtrazioak eta kondentsazioak izango dira. Bi hauek arazo gehien ematen dituztenak dira eta ezberdintzen zailenak. Post honen helburua ez da gaian aditu bilakatzea, baizik eta bisualki antzekoak diren sintomak kausa ezberdinak izan ditzakeela ulertzea.
Kausa normalena, hodi batean ustekabeko zulo, zirrikitu edo pitzatu txiki baten bitartez ura ihes egitea izaten da. Zure beheko bizilaguna bere sabaian ura duela esanez dator. Zuk aldiz ez dezu urik ikusten zure zoruan eta gainera ez dezu urik erabili egun guztian. Posibleena litzateke zure lurretik doan hodi batek pitzadura bat edukitzea eta ura galtzen egotea. Irudian ikusi daitekeen bezala, zure hodiak lurretik doaz (ez beti) eta grabitatearen laguntzaz urak beherantz egiten du indarra. Bere azpiko materiala iragaitza izango balitz, zure etxea piszina bat bilakatuko litzateke eta behekoak ez luke urik edukiko. Noski bestelako arazoak sortuko lituzke. Beste kasu ezaguna fatxadatik datorren ura izan daiteke. Fatxadek pitzadurak izan ditzakete eta bertatik ura pasa daiteke barnealdera modu berean. Baina fatxadako kasuetan garrantzitsua da filtrazioak eta kondentsazioak bereiztea. kondentsazioak![]() Kondentsazioa material bat Gas egoeratik Likido egoerara igarotzean datza. Beraz, uraren kasuan, lurrunetik (gas) ura izatera (likido). Prozesu hau gure etxeetan egunero gertatzen da. Hozkailutik ur botila ateratzen degu bazkaltzera goazenean eta bazkaltzen gaudela, botilari kanpoaldean ur tantan hasten zaizkio eratzen. Ur hori bazkaltzen ari garen tokiko airean dagoen lurruna da, lurrun egoeran egoteko tenperatura bat behar du, baina aireak botila ikutzean, tenperatura jetsi egiten da eta ondorioz, aireak duen hezetasuna kondentsatu egiten da (gasetik, likidora). Berdina gertatzen da paretekin. Kanpora ematen duten paretak hotzagoak izan oi dira eta iparraldera ematen badu gehiago. Kontutan hartu behar da oraindik etxe gutxik daukate isolamendu termiko egokia. Beraz etxean degun lurrunak pareta hori ukitzean likido bilakatzen da eta ur zorrotadak hasi daitezke paretetatik. Paretak eta sabaiak toki egokiak dira bakterio eta onddoentzako, eta horregatik hasten dira iluntzen zonalde horiek, onddoak dira gehienbat. Zeintzuk dira hezetasunaren iturburuak?
Eta zer egin dezaketAireztatu, aireztatu eta aireztatu. Gure errutina aldatzea zaila da eta akaso ez du pena merezi. Goizero gelako aire kargatu hori adibidez, gehienbat hezetasuna da, beraz, aireztatu. Dutxa ondoren aireztatu. Sukaldatzerakoan estraktorea erabili etab. Nireak zer dira, kondentsazioak edo filtrazioakProfesional bateri galdetzea gomendatzen dizut baina ilustrazio modura, kondentsazioek ze nolako itsura izan dezaketen argazki batzuk jarriko ditut.
|
Categorias
Todo
|