Elementu horien jabetza banatua da, baina nola banatzen da? Deskribatutako elementu pribatu bakoitzari, elementu komun horien ehuneko zehatz bat atxikitzen zaio. Ehuneko hori ez da definitua, hau da, ez dira adibidez portaleko 10 metro karratu, baizik eta elementu komun guztiekiko partaidetza kantitate bat. Koefiziente honek, pisu horrek ordaindu beharko duen ehunekoa adierazten du. Hau da, zuk 1ºA pisua erosten dezu eta %3,25ko koefiziente du. Teilatua berritzeko obra eginez gero, obra horren %3,25a ordaindu beharko dezu. Diru sarrerak daudenean ere modu berean banatzen dira. Adibidez, ate zaindariaren etxea alokatzen bada, alokairu horren %3,25 dagokizu.
Nork eta nola ezartzen ditu ehunekoak? Lehen esan bezala, eraikina jabe bakarretik Jabetza Horizontalera pasatzerakoan, elementu pribatuak definitu behar dira. Definizio horrek, elementu komunen gain duen koefizientea ere zehazten du. Normalean arkitekto batek finkatzen ditu eraikinaren ikuskapen baten ondoren. Jabeak ezin ditu nahi duen moduan ezarri ehuneko horiek. JHLak bere 5. artikuluan jasotzen dituen ezaugarriak hartu behar ditu kontuan. Hau da:
Nola aldatu daiteke ehunekoak? Bi modu daude aldatzeko:
Behin akordio lortuta, garrantzitsua da erregistratzea. Ez erregistratuz gero, jabekide berriei akordio honek ez die eragingo eta beraz aurreko koefizientetara itzuli beharko ginateke, erregistratutako bakarrak baitira. Baina gai honek beste post batentzako eman dezake. |
Categorias
Todo
|