Anza Administracion de Fincas
  • 🔑 SARRERA / ACCESO
  • Blog-a
  • Hizkuntza / Idioma
    • Euskara
    • Castellano

Batzarrak gaur

1/11/2020

Comentarios

 
​Pandemia dela eta, legeak behin eta berriz aldatzen ari dira eta herritarrok zalantzak dauzkagu egunerokotasunean nola jokatu jakiteko. Jabekideen Erkidegoei dagokienez, Gipuzkoa eta Alabako Finka Administratzaileen Elkargoak bideo bat atera du. Interesgarria iruditzen zait eta zabaldu beharrekoa. Gaztelaniaz dagoenez, euskaratzera erabaki dut eta zenbait zehaztasun batu nahi izan dizkiot. Amaieran bideo originala jarri det nahi duenarentzako.
Imagen
Jabekideen bilerak atarian egin ahal ditzakegu?
Bai. Beti ere osasun neurriak bermatu baitaitezke. Hau da, urruntze soziala 1,5m pertsonen artean eta musukoaren nahitaezko erabilera. Toki komunitarioen erabilpena egiten bada, gehienez 6 jabekide elkartu ahal izango dira. Bilera egitea ezinbestekoa bada, edukiera ofiziala duen toki batean egitea gomendatzen da. Bertan neurriak hartuta izango dituzte. Horretarako Elkargoak gelak eskaintzen ditu edo zenbait udaletxeek doako gelak izaten dituzte.

​
Zeinek du bilerara deitzeko betebehar legala?
Bilerara deitzeko ahalmena lehendakariarena da. Bestela jabekideen %25 edo partehartze kuoten %25ak egin dezake deialdia. Kontutan izan behar da bileran kutsaturik emango balitz ardura erkidegoarena eta bereziki lehendakariarena izan daitekeela. Zenbait administratzaileek deialdia egitearen ardura deialdia egiten duenarena dela argi uzteko dokumentu bat sinatuaraztea posible izan daiteke.


Bilera erkidegoko elementu komunetatik kanpo egin daiteke?
Jabekideen bilera, edozein tokitan egin daiteke. Tokia deialdian jarri behar da. Ez dago inolako obligaziorik erkidegoan egiteko.


Bilerak bideokonferentzia bitartez egin daitezke?
Ez. Jabetza horizontaleko legeak ez du halako aukerarik jasotzen. Bilerak beti presentzialak edo delegazio bitartez izan behar dira. Komunikabideetan entzun da bideokonferentzia bitartezko bilerak egin direla. Gehiengoak Katalunian izan dira lege ezberdin bat baitute eta Pandemia dela eta aldaketak egin dituzte. Telematikoki modu bakar eta baztertzailean egingo balira bilerak, konektatu ezin direnak inpugnatu ahal izan dute.


Beste herri baten ospatzen den erkidegoko bilerara joan naiteke?
Ez. Oraingo araudiarekin eta mugikortasun murrizketak kontutan harturik, ezin gara herriz mugitu aktibitate sozio-ekonomikoengatik ez bada.


Urte bat baino gehiago pasa da Lehendakari izendatu zidatenetik. Kargua mantendu dezaket urteko ohiko bilera egiten ez den bitartean?
Bai. Estatutuetan kontrakorik jarri ezean, Lehendakari kargua urte baterako izaten da, baina aurtengo egoera ikusirik, normalena, karguan mantentzea da datorren batzarra ospatu arte.


Nahitaezkoa da urteko batzarra ospatzea 2020 urtea amaitu aurretik?
Legeak dio urtero bilera bat ospatu behar dela. Legeak ez dio urte naturalean ospatu behar direnik. Kasu honetan gainera posible izan daiteke urteko bilera ez ospatzea. 2019an martxo eta abendu bitarte ospatu zuten bizilagunek 2020 urtean ez dute bilerarik izango eta ea 2021ean posible den.
Comentarios

    Categorias

    Todo
    001
    347
    Accesibilidad
    Acción De Cesación
    Acoso
    Actividad
    Adi
    Agua
    Alquiler
    Amianto
    Apartamento Turistico
    Arquitecto
    Ayudas
    Blocking
    Boe
    Cafguial
    Camaras
    Campaña
    Capilaridad
    Certificado Energético
    CGCAFE
    CODIGO CIVIL
    Compraventa
    Comunidad
    Condensaciones
    Consumo
    Contadores
    Contrata
    Contratación
    Convivencia
    Convocatoria
    Costas
    Covid19
    Dividendo Digital
    Donostia
    Edificio
    Eficiencia Energetica
    EKITATE-PROZESUA
    Electricidad
    Empleado De Fincas Urbanas
    Estatutos
    Estructura
    Eve
    Filtraciones
    Gastos
    Hacienda
    Humedad
    Humor
    Impuestos
    Incidencias
    Individualizacion De Consumo
    ITE
    Iva
    JORNADAS
    Juicio
    Junta
    Lengua
    Ley
    Lopd
    LPH
    Material
    Mediacion
    Niños
    Obra
    Ogasuna
    Ordenanza
    Personalidad Jurídica
    Piscina
    Presidente
    Procedimiento
    Proindiviso
    Regulación
    Rehabilitacion
    RGPD
    San Sebastian
    Segurida Y Salud
    Seguros
    Sentencia
    Tdt
    Vecino
    Votos


    Canal RSS

Fotos de ThoroughlyReviewed, elojeador, GonzaloMMD, Catalan Art & Architecture Gallery (Josep Bracons), lioliz, MaloMalverde, willbuckner, by LeeLABS, Dun.can
  • 🔑 SARRERA / ACCESO
  • Blog-a
  • Hizkuntza / Idioma
    • Euskara
    • Castellano